top of page

Pintura profesionala Nafarroan, Euskadin, Iparralden eta Landetako hegoaldean.

“Inork ez digu pintura zuk bezala azaldu”.

Hori da gehien errepikatzen didaten esaldia. Eta gehien motibatzen nauena. Pintura lan bikainak egitea delako nire lanbidea. Baina bezero bakoitzari fase bakoitzari nola heltzen diogun, joera berriak edo material egokienak zein diren azaltzea da gehien betetzen nauena.

Zure maisu-margolaria Nafarroan eta Iparralden

Barruko pintura

Zure etxea edo lokala berezia izatea nahi dugu. Horregatik bermatzen dizugu 10eko kalitatea formatu eta material guztiekin. Sorpresarik gabe: zure koloreak autatuko ditugu gure sistema tintometrikoarekin. Azalduko dizugu nola funtzionatzen duen?

foto-pintura-interiorr-2 copia.jpg

Fatxadetako pinturak

Gure fatxadetako akaberek harrituta uzten dute jendea. Agian prozesu guztia kontrolatzen dugulako gure kamioi-garabi eta andamio propioekin. Agian kalitatean oinarrituta erabiltzen dugun lan-sistemagatik. Edo daukagun gustu onagatik. Elkarrekin egiaztatzerik nahi?

foto-fachadas.jpg

Pintura industriala

Zorrotzak gara. Pintura industrialeko proiektuak egiteko ziurtagiria dugu segurtasun eta iraunkortasun estandar alduenekin. Lur mota guztietan eta egurrezko eta burdinazko egituretan, baita muturreko lan-giroetan.

foto-pintura-industrial copia.jpg

Pintura ekologikoa

Erabiltzen ditugun pintura guztiek eta gure lan-prozesu guztiek errespetatzen dute osasuna eta ingurugiroa (EU ECOLABEL, EXCEL ZONE VERTE eta ingurumen-talka baxuaren Ziurtagiria produktuaren bizitza-ziklo osoan zehar). Promes egiten dizugu!

Lakatuak eta bernizatuak

Lakatu on batek edo primerako bernizatu batek zure etxeari edo lokalari ongi egotetik giro premium-a edukitzera pasatzen lagunduko diote. Estilo eta kolore guztiak menperatzen ditugu. Aukeratuko dugu onena zure dekoraziorako?

foto-pintura-lacados-2 copia.jpg

Estalkietako garbiketa

Estalkiko pintura erabakigarria da eraikinaren egituraren osasunarentzat. Eraginkorra izan behar du isolamenduari eta inpermeabilizazioari dagokionez, baina teilak eta beste elementu batzuk kaltetu gabe. Oreka aurkitu dugu eta horrek bizitza erraztuko dizu.

foto-pintura-cubiertas-2 copia.jpg
inaki.png

Iñaki Alzuyet naiz

eta pinturako profesional handiekin inguratuta nago

Proiektuaren aurretik, proiektuan zehar eta ondoren emango dizugu aholkua produktuen erakustaldi eta aplikazio desberdinekin. Gure lanbidea ez da margotzera mugatzen, teknikei, koloreei eta akaberei buruzko aholkuak ere ematen ditugu. Pinturas Alzuyet hornitzaile bat baino gehiago da: pintura profesionalarekin lotuta dagoen guztiak izango duzun

bidelaguna da

Gustatuko litzaidake nola lan egiten dugun azaltzea. Nire metodoak. Nire tresnak. Nire taldea osatzen duten pertsonak. Nola antolatzen garen proiektuak kalitate bikainarekin amaitzeko. Nola optimizatu dezakegun zure aurrekontua, akabera eta edertasuna arriskuan jarri gabe

Contacto

Kontaktua

Pinturas Alzuyet S.L. ez da hornitzaile bat bakarrik, maila oso altuko pintura proiektuetarako bidelaguna da.

 

Zure zalantzak argituko ditugu eta aurrekontu onena prestatuko dizugu konpromisorik gabe?

Eskerrik asko! Laster erantzungo dizugu.

bottom of page